MOSHE FELDENKRAIS
Moshe Feldenkrais est né en 1904 en Ukraine. A l’âge de 14 ans il part seul en Palestine; Il y reste une dizaine d’années. Dès cette période il se passionne pour l’apprentissage, l’autodéfense, l’auto-suggestion – A partir de 1928, il effectue des études d’ingénieur à Paris, à l’ESTP puis il travaille dans un laboratoire sous la direction de Frédéric Joliot-Curie, d’Irène Curie (prix Nobel de Chimie en 1935), et de Paul Langevin. Il devient docteur en sciences physiques – En 1933 il rencontre Jigoro Kano – le fondateur du judo dont il s’inspire pour créer en 1936 le Jiu Jitsu Club de France – qui deviendra 10 ans plus tard le Judo Club de France ; il écrit plusieurs ouvrages sur les arts martiaux – En 1939, il devient l’un des tout premiers à avoir une ceinture noire de Judo en Europe.
© internationale Feldenkrais® Archive Fédération
© internationale Feldenkrais® Archive Fédération
Futbol partida batean, belaunean larriki zauritzen da. Artikulazio kolpatu hunek utzitako ondorioek baldintzatuko dute metodoaren hastapena. Medikuek sendatzeko bide fidagarri bat proposatzeko duten ezintasunaren parean, hautu bat egiten du, bere buruarengain zentratzea eta haren aukera propioetan bermatzea. Ondotik eramanen duen lanaren oinarriak sustraituko ditu. Errealitate hunen aitzinean, bere gorputzaren barne mekanika esploratzen du. Mundu bat deskubritzen du, bere bizi guzian zehar ixkin eta xoko guzietarik miatzen segituko duena. Bere ikerketa, garai hortan eskuragarri diren neurozientziako aurkikuntza guzietaz elikatzen da. Fisika ezagutzek aberasturik, Feldenkrais-ek gorputza prisma huntatik ikusten du. Errealitate fisiko baten gisara irudikatzen du, espazioan orekatzen diren pizu eta masaz osatua, grabitatearen kontrako jolas batean xutik eta mugimenduan ibiltzen dena. Bestalde, Judo praktikak modu orekatu eta eraginkor batean mugitzeko gaitasuna erakatsi dio, indar minimoa erabiliz emaitza optimalera heltzeko. Horrekin batera, pediatra zuen emazteari esker, haurren motrizitate garapen prozesua deskubritzen du eta jakintza huntaz inspiratzen da ondotik helduen laguntzeko. Ezagutza iturri hauek guziak egun batez elgar josiko dira sintesia bateruntz: indarrik gabeko mugimenduaren bidez norberaren behaketan, inguruneko trabei erantzunez, bermatzen den metodo bateruntz. Gerla mundialaren ondotik, osoki ikerketan murgiltzen da bere metodoa sortuz. Aldi berean, fisika eta elektronika mundutik baztertzen da.
Lehenik, IF (integration fonctionnelle) deitutako saio indibidualak sortzen ditu. Ondotik, ikaspen metodo hau gehiengo batek esperimenta dezan, PCM (prise de conscience par le mouvement) deitutako praktika kolektibo bati bizi emaiten dio. Bere bizi osoa Feldenkrais praktikaren garatzen eta fintzen segituko du.
© internationale Feldenkrais® Archive Fédération
1969tik 1971ra, Tel Aviven, lehen 13 praktikalari multzoa formatzen du. 1975tik 1978ra, san franciscon beste 65 erakasle formatzen ditu. 1980an 236 ikaslek formakuntza hasten dute Amherst hirian, Massachusetts-en.
1984an hiltzen da.